SARRERA
Janari azkarra eta dieta desegokiak direla medio, munduan geroz eta arazo gehiago agertzen ari dira. Gaur egun, 7 pertsonatik 1ek elikadura desegokia jarraitzeagatik gaixotasunen bat dauka (gisentasuna, anorexia, bulimia…), beraz arazo guzti hauei aurre egiteko elikadura egoki bat jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu.
Azkenaldian, elikadura egokiaren munduan dieta paleolitikoa asko entzuten ari da, gure gizartean geroz eta pisu handiagoa hartuz. Goi mailako hainbat kirolarik dieta hau jarraitzea erabaki dute eta dirudienez emaitzak ez dira txarrak.
ZER DA DIETA PALEOLITIKOA?
Dieta paleolitikoa, paleolitiko garaian jaten ziren elikagaiak jatean datza, hau da, ehuneko portzentai handi batean aipatutako garaian kultibatzen ziren elikagaiak eta ehizatzen ziren animaliak dira dieta honen parte.
Nekazaritzaren eboluzioarekin, garai hartako pertsonek jaten zutena aldatu egin zen eta horrekin batera esnekiak, zerealak eta lekaleak haien dietan sartu ziren. Adituek esaten dutenaren arabera, aldaketa honek gorputzaren egokitzapen gaitasunak gainditu zituen eta horrek gure gizartean gizentasuna, diabetesa eta gaixotasun kardiakoak handitzeari lagundu zion.
Beraz, nekazaritzak ekarri zituen alde txarrak, janari azkarra eta elikagai desegokiak alde batera utziz, jende askok dieta paleolitikoa jarraitzen du gaur egun.
MARKO TEORIKOA
Dieta hau gure fisiologiari gehien egokitzen diren elikagaiak jatearekin lotuta dago, duela gutxi barneratu ditugun elikagaiak ekidituz, ezin ditugulako modu berean digeritu ezta aprobetxatu.
Jan ahal ditugun elikagaiak: Fruta, haragia, arraina, barazkiak, begetalak, tuberkuluak, fruitu lehorrak, gantz osasungarriak, oliba olioa…
Ekidin beharreko elikagaiak: Lekaleak, zerealak, esnekiak, elikagai prozesatuak, gatza, azukreak, almidoia, alkohola…
PALEO DIETAREN ONURAK
- Egunean zehar behar dugun energia orekatuta mantentzea, azukrearen gorabeherengatik gertatutako energia aldaketa bortitzak ekidituz
- Odolean dugun azukre maila egonkor eta aproposa izatea lortzea, insulina arazoak ekidituz
- Elikagaiak muskuluetara errazago heltzea, eta koipe moduan pilatu beharrean errazago erreko dira
- Larruazala eta hortzeria hobetzea
- Kirola egiten duten pertsonen kasuan, entrenamendua eraginkorragoa eta burutzeko errazagoa bilakatzen da
- Alergiak eta inflamazioak murriztea
- Pilatutako gantzak erretzea, eta horrekin bat, pisua galtzea eta epe luzera gizentasuna ekiditzea
- Okela eta arrainak bararazki eta frutarekin konbinatuz behar beste asetzen du, beraz, pisua kontrolatu behar duten pertsonek ez dute goserik pasatzen
- Deskantsuarentzat mesedegarria da eta gure lo kalitatea hobetzen du
PALEO DIETAREN KALTEAK
- Arazo kardiobaskularrak: dietan animalien proteina kantitate handi batek parte hartzen duenez, kolesterol txarraren ugaritasuna ekar ditzakete (LDL), eta kolesterol oneraren jaitsiera (HDL). Horrek gaixotasun kardiakoak pairatzeko arriskuak handitzen ditu.
- Giltzurrunetako arazoak: hainbeste proteinarekin giltzurrunek lan handiagoa egin behar dute, odol-hodiek urea kantitate handiagoa kanporatuz
- Karbohidratoen faltak gripea eragin dezake
- Karbohidratoen faltak hipotiroidismoa eragin dezake
- Zerealen, almidoien eta lekaleen faltak nekea eta dardarak eragin ditzakete
- D bitaminaren falta
- Azukre faltak elikagai gozoen nahia ekar gaitzake
DIETA HONEK BESTE BATZUEKIN ALDERATUZ EKAR GAITZAKEEN ONURAK:
- Argaltzeko errezagoa
- Glukosaren tolerantzia hobeagoa
- Presio arterialaren kontrol hobeagoa
- Kolesterolaren murrizketa
- Gosea hobeto manejatzea
DIETA HONEK BESTE BATZUEKIN ALDERATUZ EKAR GAITZAKEEN KALTEAK:
- Zerealak eta lekaleak fibra eta bitaminen iturri aberasgarriak direnez, hauek ordezten ez baditugu fibra eta bitamina falta izan dezakegu.
- Esnekiak proteina eta kaltzio iturri garrantzitsua direnez, hauek ordezten ez baditugu kaltzio falta izan dezakegu.
ONDORIOAK
Dieta paleolitikoa gure osasunarentzat oso onuragarria gerta dakiguke, eta nahi izanenz gero, pisua mantentzen edota hau jeisten lagundu gaitzake, baina orain arte ez dago azterketa klinikorik epe luzera dieta honek ekar ditzakeen onurak zein kalteak aztertu eta egiaztatu dituenik, beraz oraindik ez dakigu zein puntutaraino dieta hau ona edo kaltegarria izan daitekeen.
Hortaz, kirola eginez eta dieta osasuntsu bat mantenduz posiblea da dieta hau eramanda lortuko zenituen emaitza berdinak edo hobeagoak lortzea; horregatik gure gomendioa dieta osasuntsu orekatu bat egitea izango litzateke,non esnekiak, lekaleak eta zerealak agertzen diren baita ere.
Comentarios
Publicar un comentario