SARRERA
Gu Ane, Jesus eta Naroa gara eta lan honetan beganismoari buruz hitzegingo dugu.
MARKO TEORIKOA
- Zer da beganismoa?
Beganismoa da, pertsona bat ez duena ez animaliarik jaten ezta beraiengandik datozen elikagaiak (arrautzak, esnea, gazta,...)ere. Preferentzia ematen zaie produktu begetalei, lekaleei, fruta, fruitu lehorrak, olioak.
- Osasuntsua al da?
Ikerkuntzek diotenez dieta beganoa oso ona da osasunarentzat. Bihotzeko gaitzak saihesten ditu, presio arteriala jaisten du, janariaren hondarrak hobeto kanporatzen ditugu, diabetes eta kolesterolarentzat onurak dakartza,... Beti ere dieta egoki bat eginez gero.
- Atletak ere izan daitezke beganoak?
Eliteko kirolariak beganoak izan daiteke, baino Espainiako dietetika eta zientzia alimentarioko presidenteak dioenez, dieta beganoa jarraitzen oso zaila da, eta ezagutza asko eduki behar dira horrelako dieta bat hasi aurretik.
Produktu jakin batzuk eliminatzen direnean, kasu honetan produktu barietate handia, animali jatorritik etorritako alimentu guztiak, nutriente horiek oso zailak dira lortzeko begetaletatik.
- Ba al daude eliteko kirolaririk dieta veganoa egiten dutenak?
Rich Roll Ultramaratoilaria, Carl Lewis Olimpikoa eta Serena Williams tenislari profesionala. Beganoak direla kontuan harturik, argi dago baietz.
- Nundik lortzen dituzte proteinak?
Proteina begetala ugaria da bai fruitu lehorretan, aleetan, tofuan, seitanean, … Ez da beharrezkoa haragia jatea proteina lortzeko.
- Beganoak ahulagoak dira?
Ez, beganoek proteina begetal asko kontsumitzen dutenez normalean osasuntsu eta indartsu egoten dira.
- Suplementuak hartzea beharrezkoa al da?
Bai, Bitamina B-12 beharrezko da gure gorputzarentzat globulu gorriak lortzeko eta anemia prebenitzea lagundu dezake.
Arazoa da bitamina hau bakarrik animali produktuetan lortzen dela.
Arazo hau konpontzeko suplementu bitaminikoak hartzen dituzte.
- Zer jaten dute beganoek?
Gehien bat frutak, barazkiak, fruitu lehorrak eta haziak. Babak, dilistak eta sojak dira gure gorputzari proteinak emango dioten elikagai nagusiak. Olio begetalak, aguakatea eta fruitu lehorrak gure gorputzak behar duen grasak emango digute.Holako dieta bat jarraitzeko, pertsona batek begiratu beharko du gorputzak behar dituen nutrienteei buruzko informazioa.
- Zergatik ez dute jaten animalietatik datozen produktuak?
Beganoek ez dute bakarrik osasunagatik egiten. Baizik eta iruditzen zaielako animaliek ez dutela horrelako tratu txarrik jasan behar.
- Janari beganoa garestiagoa da?
Jende askok uste duen arren beganoa izatea garestiagoa dela, ez dakitena da, hori ez dela horrela. Landaretan oinarritutako dietak, haragizkoak bezain merkeak izan daitezke.
Comentarios
Publicar un comentario