Ir al contenido principal

SUPLEMENTAZIOA



Lehiakorra den atleta bat edo egoera fisiko egokian eta gihartuta egotea gustuko izanez gero, ziur, zure errendimendua hobetzea izango dela gaur egun buruan duzun helburuetako bat. Gure planetako biztanleek haien buruan kirol suplementazioaren inguruko galdera ugari dituzte, askok honek emaitza azkarrak, eraginkorrak eta esfortzu gabekoak ekarriko dizkietela pentsatzen dute. Baina, benetan erabilgarriak dira? eta seguruak?

Jakina denez, egungo kirolari ugarik haien irudia eraikitzerakoan suplementazioak paper garrantzitsua jokatzen du eta beste askok desinformazioa dela eta ez dute erabiltzen arazoak ekarriko dizkietela pentsatuz. Caño-k (d.g) idatzitako artikuluan adierazi bezala: “pertsona bakoitzaren helburua eta ingurunea desberdindu behar dira. Egiten den jarduera fisikoa ere kontutan hartu beharko da. Ez da berdina izango amateur den kirolaria edo profesionalki jarduten duen kirolari batek gorputzarentzat beharko dituen mantenugaiak”. Hots, pertsona bakoitzak bere gorputza ezagutu beharko du eta dietari esker hartzen dituen mantenugaiak kontutan hartuta suplementazioa hartzea beharrezkoa izango luke. Baina beste kasu batzuetan, haien jatorduetan beharrezkoak dituzten elikagaiekin eta mantenugaiekin suplementazioa hartzea ez da beharrezkoa izango .


                                    


Hala ere, ez da soilik begirada suplementazioan jarri behar, entrenamendu mota eta honen planifikazioak zer esan handia izango du etorkizuneko irudia eraikitzean. Izan ere, entrenamenduak aurretik planifikatu beharko dira eta pertsona bakoitzaren helburu eta beharren araberakoak izan beharko dira. Hau da, saskibaloi jokalaria zara eta partida bati ekin eta bi minututara ez zara aurrera jarraitzeko gai, orduan entrenamendu kardiobaskularra egin beharko zenuke. Aldiz, futbolean jokatzen duzu eta ez zara gai 20 metroko pase luzea egiteko, orduan hanken potentzia eta indarra entrenatzea komenigarria izango litzateke. Hala ere, ezer entrenatu aurretik beharrezkoa izango da mediku bati bisita egin eta honen onarpena jaso beharko duzu.

Egia da, suplementazioa saltzen duten zenbait iragarkietan haientzat egokienak diren argazkiak erabiltzen dituztela eta publikoak emaitza horiek lortzea erraza dela pentsatzen du, askotan gezurra irudikatzen badute ere. Multinazional guztien azken helburua dirua irabaztea da, geroz eta suplementazio produktu gehiago komertzializatuz nahiz eta saldutakoa gezurra izan. Honen aurrean eta desinformazio honen ondorioz gazteria eta haurrak izango dira geroz eta erosle ohikoagoak haien gorputzarekin ez direlako ondo sentitzen. Baina, hauen berririk eduki gabe eta hauek magia egiten dutela pentsatuz, ez dira emaitzak lortuko, aldiz, gaixotasun desberdinak eragin ditzakete.


                                          

Amaitzeko, suplementazioa hartzen hasi aurretik kirolariek haien helburua zein den jakin eta hartuko dutenaren informazio espezifikoa jaso beharko dute. Horrez gain, ez dute ahaztu behar haien elikadurari gehitu daitekeen gehigarri bat izango dela, inoiz ez ordezkorik. Beraz, gai hau tabu moduan bizi izan dugu azken urteetan eta hori dela medio pertsona ugariri iruzurrak saldu dizkiete, askotan informazio falta edo informazio desegokia jasotzearen ondorioz.


Hori horrela izanik hurrengo bloggean suplementazioaren inguruko informazioa jasotzeko aukera edukiko du irakurleak, bertan, zer den, zertarako balio duen, zergatik kontsumitu behar diren eta zein mota dauden azalduko delarik, beste zenbait konturen artean.

Comentarios

Entradas populares de este blog

MENDIKO KIROLARI BATEN ELIKADURA LASTERKETAN

Gaurkoan, Olatzek planteatutako lana aurkeztuko dizuegu. Gu, Leire, Larraitz, Gaizka Bengoa eta Ane Erostarbe  gara.  Gure lanak honetan datza: mendiko korrikalari baten elikadura lasterketa baten aurrean nolakoa den; zehatzago esanda, lasterketaren aurretik, ondoren eta amaitu ostean zer nolako elikadura izaten duten. Jarraian azalduko dizuegu.                                    MARKO TEORIKOA: Mendiko lasterketak 1km - 160km bitartekoak izan daitezke, estilo desberdinetakoak izan ahal daitezke; umeentzako,igoerak (kilometro bertikalak), hainbat etapako lasterketak… Egunero 3-5 fruta pieza jan behar da: Karbohidratoak, zuntzak,bitaminen propietate antioxidatzaileekin lortzen direlako. Entrenamendua baino arinago errekuperatzeko laguntzen dute eta estresa lasaitzeko ere ondo etortzen da. Egunero barazkiak edo entsalada bat jateak zuntzez hornitzen du, zure digesti...

ERRESISTENTZIA KIROLETARAKO ELIKADURA

IRITZI ARTIKULUA Erresistentzia kiroletako elikadura egokiaren nondik norakoak azalduko ditugu. Gai hau aukeratu dugu taldeko hirurok praktikatzen ditugun kirolak erresistentzia kirolak direlako eta interesgarria iruditzen zaigulako honen inguruan lan bat aurrera eramatea. Guk praktikatzen ditugun kirolak txirrindularitza eta mendiko kirolak dira batez ere. Gure jakindurian eta interneteko informazio baliatuz eramango dugu lan hau aurrera. Lan honetan, iraupen luzeko lasterketa batean nola elikatu behar garen azalduko dugu. Lasterketa aurretik, lasterketan eta lasterketa ondoren zer jan behar dugun azalduz. MARKO TEORIKOA Ondorengo testuan erresistentzia kirol batean zer eta noiz jan beharko litzakeen agertuko da, baita elikagai batzuen energia eta xurgapena ere.  Gure kasuan txirrindularitzan zentratu gara, kirol hau argi dago erresistentziakoa dela, izan ere, 3:00 ordutik gorako lasterketak izan ohi dira, hemen oso garrantzitsua izaten da elikadura egoki bat eram...

DIETA PALEOLITIKOA

SARRERA Janari azkarra eta dieta desegokiak direla medio, munduan geroz eta arazo gehiago agertzen ari dira. Gaur egun, 7 pertsonatik 1ek elikadura desegokia jarraitzeagatik gaixotasunen bat dauka (gisentasuna, anorexia, bulimia…), beraz arazo guzti hauei aurre egiteko elikadura egoki bat jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu. Azkenaldian, elikadura egokiaren munduan dieta paleolitikoa asko entzuten ari da, gure gizartean geroz eta pisu handiagoa hartuz. Goi mailako hainbat kirolarik dieta hau jarraitzea erabaki dute eta dirudienez emaitzak ez dira txarrak. ZER DA DIETA PALEOLITIKOA? Dieta paleolitikoa, paleolitiko garaian jaten ziren elikagaiak jatean datza, hau da, ehuneko portzentai handi batean aipatutako garaian kultibatzen ziren elikagaiak eta ehizatzen ziren animaliak dira dieta honen parte. Nekazaritzaren eboluzioarekin, garai hartako pertsonek jaten zutena aldatu egin zen eta horrekin batera esnekiak, zerealak eta lekaleak haien dietan sartu ziren. Adituek esat...